Sebastian Aranzabal elgetarrak irabazi du Euskal Herriko hiru txirlo txapelketako jaurtialdia, Iruzubietan
Markina-Xemeingo Hiru Txirlo taldeko Fidel Madariaga da sailkapeneko lider berria gaurko [azaroak 5] jardunaldiaren ostean.
Markina-Xemeingo Iruzubieta auzoan jokatu da gaur [azaroak 5] Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako laugarren jaurtialdia. 69 parte hartzailek eman dute eta giro bikaina nabarmendu da.
Iruzubietakoa bolo jokoan aritzeko bolatoki ezinhobea da. “Hezetasunaren bezalako aldagaiengatik bolatoki desberdinak daude, errazagoak eta zailagoak direnak. Markina-Xemeingoa, esate baterako, esan daiteke jokatzeko nahiko erosoa dela”, aipatu du Mikel Urkia Euskal Herriko Bolo Jokoetako presidenteak. Aldi berean, markina-xemeindarra 2022ko txapelketako sailkapen orokorreko liderra zen laugarren jaurtialdia baino lehen.
Parte hartzaileek berotu ostean, 17:00etan puntuan eman diote hasiera jardunaldiari. Oso fin aritu dira lehen txandetan jaurtitzaileak, sei aldiz bota dituzte hiru txirloak hasieran besterik ez. Onenek bost eta sei txirlo bota dituzte eta hor ezarri dute marka.
Sebastian Aranzabalek eta Bittor Astigarragak zazpina txirlo bota dituzte, borroka estua izan dute. Azkenean elgetarra nagusitu da Asolaberri taldek eibartarraren aurretik. Hirugarren MX3T taldeko Saray Goitiz lekeitiarra izan da sei txirlo bota dituztenen artean onena izan zen.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Fidel Madariaga da lider berria 18 txirlogaz, era berean, MX3T taldeko kidea nagusien arteko onena da. Bigarren Floreaga taldeko Santos Muñoz da eta hirugarren talde markina-xemeindarreko Jose Angel Ogiza. Emakumezkoetan, Asola Berri taldeko Enara Montiel dago lehen postuan kokatuta hamabi txirlogaz, MX3T taldeko Eli Egia da bigarren bederatzigaz eta San Migel taldeko Aitziber Olaizola hirugarren zortzigaz. Taldeka MX3T taldea da jaun eta jabe, A eta B taldeak dira onenak, 60 eta 55 txirlogaz hurrenez hurren.