'Bizilagunak' ekimena egingo dute beste behin ere Berriatuan
Ekimena azaroaren 20an egingo dute, baina azaroaren 10a da izena emateko azken eguna.
Bizilagunak izenagaz, bazkari kulturanitzak egingo dituzte Berriatuan azaroaren 20an. Eta horretan parte hartu nahi dutenek eguena dute izena emateko azken eguna; posta elektronikoa idatzita izena eman behar da: bizilagunakberritxu@gmail.com.
Ekimenaren helburua da mahai baten inguruan bertoko familia eta beste jatorri bateko familien arteko topaketa sustatzea. «Modu horretan, hainbat kontu partekatzeko aukera egongo da (elikagaiak, ohiturak, bizipenak, kultura, jatorria, sinemenak…)». Herritarrak ekimenean parte hartzera animatu dituzte.