Bizkaiko Foru Aldundiak 5 milioi euro bideratuko ditu Markina-Xemeingo saihesbiderako
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren aurrekontua 245.760.000 eurokoa da.
Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren berrikuntza nagusien artean lurraldearen mugikortasuna eraldatzeko inbertsio handiak egitea da. Horren barruan dago Markina-Xemeingo saihesbidea eraikitzea. Imanol Pradales diputatuak zehaztu du bost milioi euro bideratuko dituela sailak.
Markina-Xemeingo udal ordezkariek zehaztu dutenez, lanen aurrekontua handiagoa da, 20 milioi eurotik gora joango dira guztira kostuak. “17 urte eta gero, plan orokorra amaitutzat eman dugu, eta saihesbidea aurrera doa, bete behar diren epeak errespetatuz”. Obren fase desberdinak eraman dituzte aurrera eta urte amaieran onartuko dute plana.
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren aurrekontua 245.760.000 eurokoa da, hau da, % 2,4ko igoera ekitaldi honetako aurrekontuarekin alderatuta. Pradales diputatuak azpimarratu du inbertsio publikoak “garrantzi handia” duela: “tresna prozikliko gisa gaur egungoa bezalako une ekonomiko batean, kanpoko faktoreen eta eragin orokorreko faktoreen ondorioz ziurgabetasun maila handiarekin, eta zehaztu du inbertsio horri esker 1.500 lanpostu baino gehiago sortu eta/edo mantendu ahal izango direla”.