2023 egutegia osatzeko erronka ezarri du Zubi Zahar ikastolak
Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 21a izango da, eta komunikazioa@ibilaldia.ikastola.eus helbidera bidali beharko dira.
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak 2023ko Ibilaldiaren harira, datorren urteko egutegia osatzeko erronka bat proposatu du. “Parte hartu nahi duzu 2023ko egutegixe osatzen?”
Hilabete bakoitzeko gai bat zehaztu dute; urtarrilean zubixe, otsailean animalixe, martxoan udabarrixe, apirilean eurixe, maiatzean ibilaldixe, ekainean herrixe, uztailean euzkixe, abuztuan plaxe, irailean berezixe, urrian urrixe, azaroan mendixe eta abenduan jaxe.
Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 21a izango dela zehaztu dute, eta komunikazioa@ibilaldia.ikastola.eus helbidera bidali behar dira. Gainera, parte hartzaile bakoitzak argazki bat baino gehiago bidaltzeko aukera izango du. Argazkiarekin batera, parte hartzailearen izen abizenak eta argazkia zein hilabetetarako bidaltzen duten zehaztu beharko da. Argazkiaren xehetasunei dagokionez; 5 mb-eko pisua izan beharko du, gutxienez, eta horizontalean ateratakoak izan beharko dira.