Ondarroako Danonartin elkarteak boluntarioak behar ditu janari bilketarako
Azaroaren 18an eta 19an herriko janari denden aurrean egingo den bilketara laguntza eskatu diete herritarrei.
Ondarroako Danonartin elkarteak elikagaiak batzeko bilketa berezia egingo du azaroaren 18an eta 19an, baina bilketa aurrera eraman ahal izateko boluntarioak behar dituztela jakitera eman dute. Zehaztu dutenez azaroaren 18anĀ 10:00etatik 13:30era eta 17:0etatik 20:00etara ariko dira. Azaroaren 19an, berriz, 10:00etatik 13:30era. Laguntzeko prest daudenek danonartin@hotmail.com posta elektronikora mezu bat idatzi, 685 76 92 89 telefono zenbakira deitu edo elkarteko kideren bategaz harremanetan jarri behar dira.
Bilketa ohiko lekuetan egingo dela aurreratu dute, herriko janari denden atarietan, hala ere, boluntario kopuruaren araberakoa izango da: “Ohiko leku guztietan egon nahi dugu, baina jendearen araberakoa izango da. Artabideko Eroskin, Sabai (Lore), Txist, Zaton eta Aitor janariak aurrean ia ziur egongo garela, gainontzeko lekuak zehaztuko dira”. Esan dutenez, bilketan edozein elikagai izango da ongietorria, baina bereziki honakoak biltzeko deia egin dute: olioa eta prestatutako janariak.