Euskaraldiko txapak jaso daitezke Ondarroan
Euskaraldian izena eman dutenek Turismo Bulegoan jaso dezakete txapa.
Euskaraldia hastear dagoela, Ondarroan 2.668 lagunek izena eman dute jada, azkenengo urtean baino 1.300 lagun gehiagok. Hortaz, martxari eutsi eta izena emateko gonbita luzatu dute.
Bestalde, Ondarroako Turismo Bulegoan eskuragarri jarri dituzte Euskaraldiko Ahobizi eta Belarriprest txapak, izena eman dutenek jasotzeko: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.