Iker Vicente, Euskadiko onena Unin
Iker Vicentek Uni pilotalekuan lehiaturiko Euskadiko 2. Mailako Aizkolari Txapelketa irabazi du.
Iker Vicentek Euskadiko 2. mailako Aizkolari Txapelketan garaipena poltsikoratu zuen domekan, Uni pilotalekuan. Vicentek 17.53ko denbora behar izan zuen sei pago enbor ebakitzeko: kanaerdi bi (54 ontza), enbor bi (60 ontza) eta oinbiko bi (72 ontza).
Vicentek Euskadiko Txapelketara sasoi puntu oso onean ailegatu zela berretsi zuen, eta ez zuen kale egin. Podiuma Julen Gabirondok eta Suharri Rodriguezek osatu zuten, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Gabirondok 20.24an gelditu zuen erlojua; Rodriguezek, ostera, 21.26ko denbora behar izan zuen. Postu bi horiek, horrenbestez, oso estu egon zen. Laugarren sailkatua David Naredo izan zen (20.35); bosgarrena, aldiz, Andoni Iruretagoiena (21.43), eta seigarrena Aritz Irazabal (27.19).