'Luze edo Motz' binakako bakarrizketa, Ondarroan
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek eskainiko dute ikuskizuna gaur [azaroak 21], 19:00etan, Etxelilan.
Luze edo Motz ikuskizunean generoa hartuko dute umoregai Torregarai eta Martiarenak, “gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko”. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko ikuskizuna eskainiko dute.
Antolatzaileek aipatu dutenez, 19:00etan Etxelilan burutuko den ikuskizuna doakoa izango da.