Mutrikun egingo diren grabaketek ibilgailuei eragingo diete
Itoitz taldeari buruzko filma grabatzen hasi dira gaur [azaroak 21], eta eragina izango du herriko zenbait gunetan.
Gaur abiatu dituzte Itoitz taldeari buruzko grabaketak Mutrikun. Filmaketak izango duen eraginaren harira oharra zabaldu du Mutrikuko Udalak.
Filmaketak ibilgailuei eragingo die zuzenean; Eliza atzean ezingo da aparkatu, Domingo Ibaibarriaga kalea itxita egongo da autoentzat eta Goiko plazan eta plazara doan aldapan ezingo da aparkatu. Bestalde, Goiko plaza, Konde kalea eta Alegria kaleen aldizkako itxierak egingo dira oinezkoentzat nahiz autoentzat.
“Azkenik, grabatzen ari diren momentuetan, inguruan bizi diren bizilagunak balkoi nahiz leihoetara ez ateratzea eskertuko genuke”.