Azaroaren 27ra arte dago epea zerrendaburu izateko hautagai gehiago aurkezteko.
Urtza Alkorta Arrizabalaga Ondarroako 2023ko hauteskundeetan EH Bilduren zerrendaburu izateko hautagai izendatu dute. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta Ondarroako EH Bilduko mahai politikoak hartu dute erabakia.
Azaroaren 27ra arte dago epea zerrendaburu izateko hautagai gehiago aurkezteko. “Hautagai bakarra badago, Ondarroako EH Bilduko oinarriari egokituko zaio hautagaitza berrestea”.