Berriatua elikagai, artisau eta animalien plaza izango da zapatuan
Zapatuan [azaroak 26] ospatuko da azoka, 10:00etatik 14:00etara.
Berriatuko herrigunea eskualdeko produktuen plaza bihurtuko da zapatuan [azaroak 26]. Izan ere, egun horretan, elikagaien, artisauen eta animalien azoka ospatuko da. Azoka 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta hiru gunetan egongo da banatuta.
- Frontoi txikiko karpan elikagaien postuak egongo dira: gazta, eztia, baserri eta arrain kontserbak, ogia eta gozoak, ahatekiak, taloak, sagardoa…
- Plazako aterpean artisauak egongo dira: bitxiak, poltsak, arropa, saskiak…
- Herriko plazan animaliak egongo dira: behiak, idiak, zaldiak, pottokak, poniak, astoak, oiloak, antzarrak eta hegaztiak.
Tarine Udal Musika Eskolako trikitilariek azokako giroa alaituko dute 12:30ean, eta 14:30ean herri bazkaria egingo da. Egunagaz amaitzeko, 19:30ean erromeria egongo da.