Markina BHIko irakasleak kalera irten dira enplegu publiko duina aldarrikatzeko
Gaur [azaroak 22] egin dute elkarretaratzea hezkuntza zentroaren aurrean.
LAB sindikatuak deituak, Markina BHIko irakasleek elkarretaratzea egin dute gaur [azaroak 22] hezkuntza zentroaren aurrean enplegu publiko duina aldarrikatzeko. Irakasleek hainbat aldarrikapen egin dituzte egungo egoera aldatzeko asmoz: “Langileak egonkortu, lan hitzarmen berria negoziatu, ikasle ratioak jaitsi, lan taldeak gaztetu, lanbide heziketa euskaldundu, soldata arrakalarik ez egotea eta ordu estrarik ez egitea”.