Mutrikuko Santo Tomas Azokara animaliak eramateko izen ematea zabalik
Azaroaren 29a izango da izena emateko azken eguna.
Abenduaren 17ko Santo Tomas azokara animaliak eramateko interesa dutenek, izena eman behar dute debemen@debemen.eus helbidera idatzita edo 943 74 40 67 telefono zenbakira deituta.
Gogorarazi dutenez Mutrikuko baserritarrek lehentasuna izango dute izen emateko orduan.