Etxebarriko ETX kultur elkarteak talo ikastaroa antolatu du
Zapatuan [azaroak 26] lehendabizi ikastaroa egingo dute, eta gero dastaketa.
Etxebarriko ETX kultur elkarteak taloaren inguruko ekintzak antolatu ditu. Zapatuan [azaroaren 26an] bi ekimen eramango dituzte aurrera, herriko frontoian. Lehendabizi, 17:00etan, talo ikastaroa egingo dute, eta ostean, 18:00etan taloaren dastaketa egingo dute herritarrek. Kultur elkartetik parte hartzeko deia luzatu dute, eta “herri kultura landu!” mezua zabaldu.