Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Durangoko Azokak 930 nobedade eta 250 ekitalditik gora dakartza

Bihar [azaroak 25] hasiko dira Durangoko Azokako muntaketa lanak. Azpimarratu dute aurten 176 parte hartzaile edukiko dituela azokak: "Parte hartzaile kopurua pandemia aurreko kopuruetara bueltatu da". Landako gunea eta inguruko aparkalekuak lotuko dituen doako autobus zerbitzua ere ipiniko dute.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/11/24

Abenduaren 7tik 11ra egingo da 57. Durangoko Azoka, eztanDA! lelopean. Zehaztu dutenez, Landako gunean 248 erakusmahai egongo dira: 689 liburu, 141 musika produktu, 46 aldizkari eta bestelako 54 (ikus-entzunezkoak, papergintza…). Nobedade guztiak Azokaren Interneteko dendan ere eskuragarri egongo dira.

[ikus EGITARAUA] – [ikus KATALOGOA]

Azpimarratu dute aurten 176 parte hartzaile edukiko dituela azokak. “Parte hartzaile kopurua pandemia aurreko kopuruetara bueltatu da”. Esan dute horietatik 34 lehenengo aldiz egongo direla Durangoko Azokan. “Autoekoizleen plazan 15 autoekoizlek parte hartuko dute”.

  • Ikasleen eguna, abenduaren 7a. Egun horretan (Ikasle Goiza) 1.500 ikaslerentzako tailerrak antolatu dituzte. Lehen aldiz, gainera, hezitzaileei zuzendutako eskaintza ere egongo dela esan dute.
  • Gazteentzako egitarau berezia. Abenduaren 9an Gazte eztanDA! gazteei zuzendutako egitarau berezia eskainiko da. Egun osoan gazteei zuzendutako kultur ekitaldiak eta hainbat jarduera egongo dira: gazte bazkaria egongo da (norberak eraman beharko du jatekoa), ginkana egingo dute eta elektrotxaranga jaia egingo da herriko kaleetan zehar.

Kultur ekitaldiak. Azokako gune guztietan ohiko aforoak berreskuratuko direla esan dute. Guztira 250 kultur ekitaldi baino gehiago egongo dira aukeran.

  • Saguganbara: familiei begirako ikuskizun, tailera eta aurkezpenak.
  • Irudienea: Euskal Herri osoko ikus-entzunezko lanak. Guztira 24 film luze, 15 film labur, webserie bat eta podkast bat aurkeztuko dira. Abenduaren 10ean Paul Urkijoren Irati filmaren emanaldi berezia eskainiko dute.
  • Szenatokia (San Agustin kulturgunean): Arte eszenikoei lotutako gunea. Aurten pieza laburren erakusketa egongo da. Abenduaren 8tik 11ra 12 talde ariko dira bertan (egunero hiru talde). Guztira 29 saio eskainiko dituzte. Lehenengo egunean inaugurazioa egingo da, 19:00etan.
  • Ahotsenea: Sortzaileen gunea. Horretan 47 talde ariko dira euren azken lanak aurkezten. Eta tartean Delirium Tremens ariko da. Disko aurkezpenak zuzenean jarraitu ahalko dira, Internetez. Oharra: solasaldien gunea Musika Eskolan egongo da. Horretan eleberriak, poesia liburuak, antzerki bildumak… aurkeztuko dituzte.
  • Landako gunea: Areto Nagusian bi gune egongo dira: Kabi@ eta Talaia.
    • Kabi@: Mundu digitalarekin lotutako aurkezpenak egongo dira abenduaren 7an eta 9an. Abenduaren 9an Gamer Gela antolatuko da Game Erauntsia taldeko kideekin.
    • Talaia: Nagusiki zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira abenduaren 8an, 10ean eta 11n. Kultur arloko gai ezberdinen gaineko hausnarketarako tartea ere izango da.

[ikus EGITARAUA] – [ikus KATALOGOA]

Autobusak. Durangoko Azokak doako autobus lanzadera zerbitzua edukiko du abenduaren 8tik 11ra. Doako zerbitzuak Landako gunea eta inguruko aparkalekuak lotuko ditu 20 minuturo, 10:30etik 20:00ak bitartera.

Azoka hasi aurretik eta amaitu ostean ere ekitaldiak egongo direla esan dute. Abenduaren 5ean, esaterako, DA! PRO sortzaileentzako topaketa profesionalak antolatuko dira San Agustin kulturgunean eta Bizenta Mogel liburutegian. Bestetik, azoka amaitu eta gero Zu non, han DA! proiektua hasiko da. Horretan Azokan salgai egongo diren hainbat nobedade Euskal Herriko liburu dendetan eskuratu ahal izango dira; 132 saltokik parte hartuko dute proiektu horretan. Aurkezpenak 45 liburu dendatan egingo direla esan dute, eta hainbat sortzailek parte hartuko dute, tartean Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.