Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaUdala

Mutrikuko Udalak 'Linea Verde' aplikazioa abian jarri du

Bide publikoko gorabeherak konpondu, udalarekin komunikazioa hobetu eta Mutriku hobetzeko asmoz jarri dute abian. Erabilerari buruzko informazio puntuak ezarriko dituzte.

Iturria: Mutrikuko Udala
Naia Arantzamendi
Mutriku
2022/11/24

Mutrikuko Udalak Linea Verde mugikorrerako aplikazioa martxan jarri du, helburua Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzea izango da, hala nola, bide publikoko arazoak jakinarazteko bide eraginkor bilakatuz.”Mutrikuko Udalak askotan ez ditu ezagutzen mutrikuarren etxe inguruetan edo herri osoan zehar dauden konpondu beharreko gauza guztiak eta denboran konpondu gabe egoten dira”.

Aplikazioak mota askotako gertakarien berri emateko aukera ematen du: espaloi eta galtzaden egoera txarra, estolderiekin zerikusia duten arazoak, kanpo argiteriaren akatsak, zaborren pilaketak, hiri tresnen egoera txarra, lorezaintza beharra, seinale eta semaforoen egoera txarra, intsektu eta karraskari izurriak, garbiketa beharra, igogailuetan arazoak, altzari eta tresna bilketak, ibilgailuen-erretira, trafikoa eta mugikortasunarekin arazoak, eta beste zenbait gai.

Zerbitzu berria erabili ahal izateko, beharrezkoa izango da Linea Verde aplikazioa deskargatzea; eskuragarri dago Google Play edo App Storean. Aipatutako gertaeren berri emateaz gain, erabiltzaileak ingurumenari buruzko edozein kontsulta ere egiteko aukera izango du, eta gehienez ere, 24 orduko epean gaian aditu den talde baten erantzuna jasoko du, erabat doan.

Mutrikuko Udalak Linea Verde aplikazioa erabiltzera animatu ditu herritarrak, baina zenbait herritarrek teknologia berriekinĀ  erraztasunik ez dutela jakitun izanik, informazio puntua ezarriko du, herritarrei laguntza eskaintzeko; azaroaren 29an [martitzena] 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etatik 19:30etara Txurruka Plazan. Aplikazioa deskargatzen, instalatzen eta honen erabilera azaltzen arituko dira Udaleko arduradunak.

Pazientzia. Udalak lehenengo egunetan pazientzia izateko eskatu du: “Aplikazioak barne antolaketan aldaketa handia ekarri duenez ohitzeko denbora beharko dugu”. Aplikazioa mutrikuar guztien eskutan jarritakoan, intzidentzia kopuru handia jasoko dutela aurreikusten dute, berritasunak bultzatuta.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.