Lekeitioko eskolako Zapran guraso elkarteak bigarren eskuko azoka antolatu du
Abenduaren 4an 11:00etatik 15:00etara hezkuntza zentroaren patioan 40 postu baino gehiago jarriko dituzte.
Azoka bakar bat antolatu dute, baina bi lelo jarri dituzte martxan eta hainbat ekimen. “Birzikatu, berrerabili, murriztu” kanpainaren bidez bigarren eskuko produktuak bulzatu nahi dituzte. Horretarako, bertaratzen diren herritarrek daramatena saldu, trukatu edo oparitzeko aukera izango dute. Beste alde batetik, bertoko produktuak bultzatu nahi dituzte, Lea-Artibai eskualdeko hainbat artisau hurbilduko dira. Sasoiko barazki, esneki, odolki, txerriki, arrautza nahiz opilak erosteko aukera “paregabea” dela esan dute.
Lekeitioko eskolako Zapran guraso elkarteak antolatutako azoka 11:00etatik 15:00etara egongo da eskolako patioan. Antolatzaileek jakinarazi dute, dagoeneko 40 postu baino gehiago jarriko dituztela. Hala ere, norbanako edo dendariren batek mahairen bat jarri nahi ez gero, oraindik aukera zabalik dago gurasoelkartea@lekeitioeskola.net posta elektronikora mezu bat bidaliz. Azokaz gain, txosna, trikitilariak, musika edota tailerrak egongo dira, baita ardoa eta gilda 2 euroren truke.
Guraso elkarteak bi helburu argi jarraitzen ditu ekimen honegaz: “Batetik, gure haurrak gabon garai honetan sortzen den olatu kontsumistatik aldendu, eta beraien artean, berrerabiltzea sustatu. Beti berria erosi beharrean, ez al da hobe berrerabiltzea? Eta bestalde, Berton ditugu artisau nahiz ekoizleak paregabeak, zertara joan haratago? Eros dezagun bertokoa”.