Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Esperientzia turistiko gastronomikoak sortzeko ekimena abiatuko dute Lea-Artibain

Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Ostalaritzako Goi Eskolarekin elkarlanean abiatuko du ekimena.

Naia Arantzamendi
Lea-Artibai eta Mutriku
2022/11/28

Bizkaiko Foru Aldundiak kalitatezko esperientzia turistiko gastronomikoak sortzea eta hobetzea helburu duen ekimena garatuko du Bizkaiko eskualdeetan kasuan kasuko zonalde horietako tokiko produktuari lotuta, eta programari hasiera emateko Lea Artibai eskualdea hautatu du, eskualde pilotu gisa. 

Aldundiak 113.798 euro jarriko ditu ekimena garatzeko, hain zuzen ere, Bilbao Ostalaritzako Goi Eskolarekin antolatuko du: “Erakunde honek prestakuntza eta aholkularitza eman diezaien eskualdeetako sukaldaritzako profesionalei gastronomiarekin lotutako eta lurraldeko eskualde guztietako tokiko produktuari eta nortasunari uztartutako turismo esperientziak sortzeko eta hobetzeko”.

Proiektuak  turismo estrategia bultzatzeko “palanka gisa” balio nahi duela adierazi dute, zehazki, produktu turistikoak sendotzeko eta garatzeko: “Gastronomiaren eta nortasunaren inguruan, enpresa-lehiakortasuna babesteko, turismo-ekosistema arduratsua garatzeko eta talentua indartzeko, sektoreko profesionalen gaitasunak sendotuz”.

Parte hartu. Ekimenean parte hartu nahi duten establezimenduak aztertuko dira, eta bost establezimendu aukeratuko dituzte. Prestakuntza-programa orokorra diseinatuko da, aurrez aurrekoa eta online. Besteak beste, elikagaien manipulazioa, alergenoak, jatetxeen eta ostalaritzaren arloan indarrean dauden araudiak  eta kostuen kudeaketa bezalako gaiak jorratuko dira.

Ondoren, lokal bakoitzaren neurrira egindako proiektuak gauzatuko dira, “tokiko produktuan oinarritutako kalitatezko esperientzia gastronomiko paregabeak sortzeko eta lokal horiek ekoizpen eta kontsumo jasangarriarekin lerrokatzeko”. Sukaldea, aretoa, kudeaketa, elikagaien higienea, digitalizazioa eta iraunkortasuna jorratuko dira.

Profesionalek prestakuntza  jaso ondoren proposamen gastronomiko propioak diseinatuko dituzte: ” Xedea da proposamen horien bidez kalitatezko esperientziak eskaintzea, bakarrak eta bereiziak, tokiko produktu eta ekoizleekin lerrokatuta egongo direnak”.  Ondoren establezimenduen jardueraren eta esperientzia gastronomikoen garapenaren jarraipena egingo da, emaitza baloratzeko, eta lokal horietako bakoitzaren memoria exekutiboa jasoko duen txostena egingo da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.