Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrak finalerako txartela eskura dauka Baionako saioa irabazita

Zapatuan [azaroak 26] 671,5 puntu lortu zituen Sustrai Colinak baino 3,5 puntu gehiago.

Argazkia: Bertsozale Elkartea.
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2022/11/28

Nerea Ibarzabalek eta Sustrai Colinak Bertsolari txapelketa Nagusiko elkarren aurkako bigarren lehia zuzena izan zuten. Irunen Colinak hartu zion aurrea sailkapenean Ibarzabalari, baina zapatuan [azaroak 26] markina-xemeindarrak lortu zuen garaipena. Biak ala biak eskuan dute abenduaren 18an Iruñeako Nafarroa Arenan kantuan aritzea.

Azkenaurreko finalaurrekoak 2.000 pertsona baino gehiago elkartu zituen Baionan (Iparraldea). Bertsolariek ez zuten hutsik egin eta ikuskizuna aparta eman zuten, denetan onena Nerea Ibarzabal izan zen. Markina-xemeindarrak 671,5 puntu lortu zituen Sustrai Colinak baino 3,5 gehiago bakarrik. Hirugarren izan zen Beñat Gaztelumendi 656,5 puntugaz, ostean Julio Soto 643,5 puntugaz eta Unai Agirre 639,5 puntugaz, Eñaut Martikorena izan zen azken sailkatua 584 puntugaz.

Ibarzabalek saio hasiera bikaina izan zuen hamarreko txikian eta zortziko handian zein txikian nagusitu zen. Hasierako agurretik bertsozaleak erakarri zituen eta maila oso erregularra erakutsi zuen saio osoan zehar. Ganbarako lanagaz saioa borobildu zuen. Amaierako agurra gainera “Ondarrutarrak haiek mutilak” doinuan abestu zuen.

Bertsolari markina-xemeindarra zapatuan [abenduak 3] Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko den azken finalaurrekoaren zain geratzen da. Hori bai, ondo bideratuta du zazpi bertsolari onenen artean sartzea, eta Maialen Lujanbio txapeldunagaz finalean kantatzea. Ibarzabal laugarren postuan dago kokatuta sailkapen orokorrean 1.344,5 puntugaz. Bilbon Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaiza ariko dira kantuan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.