Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Berriatuan jokatuko da 4. urtez jarraian zesta-puntako banakako txapelketa

Barikuan [abenduak 2] eta zapatuan [abenduak 3] Mendibarren frontoian emango zaio hasiera final hamaseirenetako neurketekin.

Mikel Reina Barros
Berriatua
2022/11/29

Berriatuko Udalak, herriko zesta eskolak, Jai Alive-Gernika Jai Alai enpresak eta Munduko Pilota Batzarrak antolatuko dute 2022ko zesta-punta banakako txapelketa. Berriatuko Mendibarren frontoiak hartuko ditu laugarren urtez jarraian Jai Alai World Tourreko puntistarik onenak. Herriko eragileek hiru urterako akordioa sinatu zuten 2021ean. “Jai Alai World Tour 2022 urte arrakastatsu honi bukaera emango dion txapelketa izango da banakakoa”, esan dute antolatzaileek.

Denborarik galdu barik, barikuan [abenduak 3] hasiko da txapelketa, final-hamaseirenekin. Lehen partidan Jon Bullet Zabala markina-xemeindarrak eta Julen Del Rio atzelariek neurtuko dituzte indarrak, eta bigarrenean, Gonzalo eta Alex ariko dira. Zapatuan [abenduak 4] Unax eta Gorka ariko dira lehendabizi, eta Johan eta Cosme ondoren. Jaialdi denak 21:00etan hasiko dira Mendibarren pilotalekuan.

Astero txapelketako kanporaketa bat jokatuko da. Datorren asteburuan, esate baterako, bariku eta zapatuko partidetako irabazleak ariko dira nor baino nor gehiago. Abenduaren 16an eta 17an hasiko dute txapelketa izar nagusiek, abenduaren 13an argitu dute antolatzaileek aurkezpenean nortzuk izango diren. Final handia abenduaren 30ean jokatuko da.

Aritz Erkiaga ispastertarra da azken txapelduna, eta urte osoan zehar bikoteka lortutako garaipen guztiengatik txapela janzteko hautagai nagusietako bat izan daiteke. 2020an Jokin Arbe markina-xemeindarrak irabazi zuen, eta 2019an, Berriatuan jokatu zen lehen txapelketan, Imanol Lopez nagusitu zen. Hori bai, inork ez ditu berdintzen Iñaki Osa Goikoetxeak dituen banakako hamabi txapelak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.