Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Gabonetako argien piztuera egingo dute Markina-Xemeinen

Udalak eta Hemen Be Bai merkatari elkarteak gabonetako argien piztuera egingo dute bihar [abenduak 1] 20:15ean.

Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2022/11/30

Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai merkatari elkarteak gabonetako argien piztuera egingo dute bihar [abenduak 1]. 20:15ean jarri dute hitzordua udaletxe aurrean. Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, egunero 23:00etan itzaliko dituztela gabon argiak. Bakarrik jaiegunetan izango dute ordutegi berezia.

Hemen Be Bai merkatari elkarteak gabonetako kanpaina martxan dauka, eta argien piztuera ekintza nagusietako bat zalantzarik gabe. «Azken urteetan merkatari elkartea osatzen dugun dendariontzat jaialdi moduko bat da», esan dute. Hemen Be Bairentzat kanta osatu zuen Irai taldeak zuzeneko emankizuna eskainiko du, merkatari elkartearen beste ekintza batzuetan egin bezala.

Horrez gain, tonbolako sariak banatuko dituzte, eta jan-edana egongo da. Deskontuak eta produktuak daude aukeran, guztira ia 100 sari banatuko dituzte. Lehendabizikoak saltoki bakarrean trukatu beharko dira abenduaren 15a baino arinago, eta bigarrena, bihar [abenduak 1] emango dituzte produktuak irabazleei. «Lehen aldia da horrelako formatua egiten duguna, eta markina-xemeindarren harrera oso ona izan da, ohiko beherapenez gain, bestelako produktuak eskaini nahi genituen».

Hurrengoa. Hemen Be Bai merkatari elkarteak gabonetako zozketa jarriko du martxan. Sari handiak banatuko dituzte: 500 euroko, 250 euroko, 150 euroko eta 100 euroko erosketa txeke bana. Txekeak 2023ko urtarrilaren 9tik 15era gastatu beharko dira elkarteko dendetan.

Zenbaki sarituak abenduaren 31an 15:00etan aterako dituzte. Zenbaki saridun hauek sare sozialetan eta elkartekideen dendetan egongo dira erakusgai urtarrilaren 5era arte. Egun horretan 19:30ean, irabazleak eta ordezkoak Babbel tabernara hurbilduko beharko dira bertso poteoa hasi baino lehen sariak jasotzeko. Jakinarazi dute agertzen ez direnak sari barik geratuko direla.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.