Aulestiko Udalak elikagai eta artisau azoka antolatu du
Zapatu goizean [abenduak 3] hamasei postu jarriko dituzte herriko frontoian.
Abenduan sartuta, gabonak gero eta hurbilago daude, horrek dakarren erosketa guztiekin. Aulestiko Udalak herriko eta eskualdeko produktu desberdinak kontsumitzera bultzatu nahi ditu herritarrak. Gainera, inguruko sortzaileentzako plaza izatea nahi dute, haien lanak erakusteko tartea zabalduz. Horretarako, elikagai eta artisau azoka antolatu du zapatuan [abenduak 3], herriko frontoian.
Azken urteetan gabon aurretik azoka bat antolatzeko ideia buruan izan dute udal ordezkariek, baina pandemia dela eta, ezin izan dute aurten arte egin. Lehen aldia izango da gabonetako erosketak egiteko azoka antolatzen dutena. 10:00etatik 14:00etara eskualdeko eta inguruko produktu desberdinak jarriko dituzte salgai. Guztira hamasei postu egongo dira eta denetarik egongo da ikusgai eta erosgai. Hauek dira egongo diren postuak:
-Labegur
-I.B. Soaps
-Ainara Ituino
-Antigoa Zoun
-Granja Bakiruketa
-Larruz
-Matxetenekua
-Ateun
-Izararte
-Orratz
-Arsenio Quevedo
-Anwar
-Tribat moda&complementos
-Lauky
-Rubenaker-Ajangiz
-Sigi-Saga
Horrez gain, Aulestiko gazte asanbladak txosna jarriko du eta bertan jan-edana egongo da, baita musika ere jai giroa ahalik eta gehien luzatu nahi dute, eta herriari bizitasuna eman.