2022/12

Herri galdeketa eginda, herri aukeretan indarrak batzera deitu du Mutrikuko EH Bilduk

Koalizioak herri galdeketaren balorazioa egin du: "Eskerrik beroenak herritar guztiei, garai bateko liskarrak albo batera utziz, galdeketa bera eta bere inguruko eztabaidak modu egokian eman direlako".

Lekeitioko Udalak aho batez onartu du Maderas de Lekeitioko lurrak erostea

1.350.000 euro ordainduko dute hogei hektareako eremuagatik. «Pasatzen utzi ezin den aukeratzat» jo dute EAJk eta EH Bilduk, hau da, herriarentzat aukera «paregabe» eta «estrategikotzat»

Alex Goitia: «Aukera gehiago behar ditugu ikasteko: profesionalekin jokatu»

Markina-Xemeindarrak joan den asteko astelehenean debutatu zuen Jai Alai Winter Seriesen. Aurrelaria profesionalen artean jokatzeko deiaren zain dago, eta bitartean ikasten dago.

Agirre eta Zubiaurre, Bizkaiko txapeldun trontzan

Bizkaiko 1. Mailako Trontza Txapelketako irabazleak izan ziren atzo [abenduak 21].

Danborzaleek esan dute Mutrikuko herri galdeketan parte hartze "handiagoa" espero zutela

Bozka eman zuten 871 herritarrei eskerrak eman eta zenbait alderdi politikoren jarrera kritikatu dute herri mugimenduko kideek. "Ulergaitza egiten zaigu herritar talde batek abstentzioaren alde egindako kanpaina".

Arrakastatsu eta jendetsu itzuli da Lekeitioko Santo Tomas azoka

Gaur [abenduak 21] herriko plaza eta inguruak jendez bete dira eguraldi eguzkitsua lagun. Eguneko izarretako bat zalantzarik gabe taloa izan da.

Brizuelak eta Azpirik irabazi dute Markina-Xemeingo Piztu Dendak argazki lehiaketa

Hasiera batean hiru sari banatzekoak baziren ere, antolatzaileek esan dute "oinarriak zehatz bete" dituzten lanen artean bi sari ematea erabaki dutela.

Maren Basterretxeak iraganaz lotura zuzena daukan 'Igaro' ikuskizuna dakar Ondarroara

Ikuskizuna abenduaren 30ean ikusi ahalko da, 19:00etan, Ondarroako Gaztetxean. Gaia sakona dela dio Maren Basterretxea aktore berriatuarrak; nagusiki helduei zuzendutako ikuskizuna dela dio.

Gontzal Mendibe Miguel

Aretxabaletaren agurrerako tiketak eskuragarri daude

Urtarrilaren 14an egingo da Andoni Aretxabaleta pilotariaren agurra Markina-Xemeinen.

XIV. Berriatuko Ermitxetatik Ibilaldia, urtarrilaren 8an

Egunean bertan izena eman beharko da, eta martxa luzea, ertaina eta motza egongo dira aukeran.

'Iratxoen kantu sekretuak' ikuskizuna, Lekeition

Emanaldia eguaztenean [abenduak 21] izango da, 17:30ean, Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak 2 euro balio ditu, eta kultur etxean erosi daitezke.

Gehiago