Aretxabaletaren agurrerako tiketak eskuragarri daude

Urtarrilaren 14an egingo da Andoni Aretxabaleta pilotariaren agurra Markina-Xemeinen.

Andoni Aretxabaleta pilotari markina-xemeindarra. Argazkia: Baiko Pilota

Andoni Aretxabaleta Markina-xemeindarraren agur ekitaldia burutuko da urtarrilaren 14an, Markina-Xemeingo pilotalekuan. Goizean pilota partiduak eskainiko dituzte, ondoren bazkaria egingo da kiroldegian, eta  triki poteoagaz jarraituko dute eguna girotzen. Sarrerak eskuragarri daude jada; Udaletxean daude pilota partiduko sarrerak salgai 5 euroren truke, bazkariko tiketak, berriz, Mugarri tabernan daude eskuragarri 25 euroren truke.

Goizean 11:30etik 14:30era bitartean lehiatuko diren hiru partidak honakoak izango dira:

  • Palaz: Camaño -Del Horno  / Berasa eta Albizuri.
  • Zestaz: Alex-Zabala / Arbe-Salegi.
  • Eskuz: Pablo Berasaluze-Mikel Goñi / Uriona- Ibai Zabala.