2022/12

Lekeition erabakiko dira kluben arteko txapelketako finalak

Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak antolatzen duen txapelketako gazte, emakume eta nagusien mailetako txapelak egongo dira jokoan.

Arrantzaleak txitxarroa deskargatzen Ondarroan

Txitxarroaren kuotan hartutako erabakiak zuzeneko arrantzan eragingo du

Berdelaren, legatzaren eta txitxarroaren kuotak zehaztu dira. Antxoaren eta hegaluzearen kuotak urte hasieran ezarriko dira.

Eneko Sagarmendi eta Leire Esnal, Espainiako Txapelketan nagusi

Eneko Sagarmendi mutrikuarrak eta Leire Esnal zumaiarrak 25-11 irabazi diete Mikel Vegari eta Joseba Altunari. Garaipen horregaz, Sagarmendik bigarrenezm jarraian irabazi du pilota egokituko Espainiako Txapelketa.

elkarretaratzea

Osakidetzako sindikatuek elkarretaratzea deitu dute

Gernika-Lumon, Mutrikun, Bermeon eta Ondarroan egingo dituzte mobilizazioak.

32 postu egongo dira Lekeitioko Santo Tomas azokan

Bihar [abenduak 21] 10:00etatik 14:30era egongo da zabalik azoka.

8.500 euro banatu dituzte Lea-Artibaiko ekintzaileen artean

Leartibai Fundazioak Leartibai Sariak banatu ditu, eta ondokoak izan dira irabazleak: Gmao ingeniaritza (Ondarroa), Denetarik (Berriatua), Opela kooperatiba elkarte txikia (Markina-Xemein), Ametslan (Berriatua) eta Nare Design (Ondarroa).

Antiguako Ama Elkartearen omenaldia

1935ean, 1936an eta 1937an jaiotakoak omendu zituzten.

Lekeitioko Isuntza arraun elkarteak hiru domina eskuratu ditu V. Bizkaiko Indoor Txapelketan

Zapatuan [abenduak 17] Portugaleteko Pando Aisia kiroldegian lehiatu zen txapelketa.

Pedro Gomez nagusitu da Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian

MX3T taldeko Jon Aransolo laugarren izan zen 2. Neguko Bolak hiru txirlo txapelketaren lehen jardunaldian.

Lekeitioko Kitto merkatari elkartea Gabonetan sartu da bete-betean

Gaur [abenduak 16] argien piztuera egingo dute udalaren laguntzagaz batera.

Gabonetan barrakak jarriko dituzte Markina-Xemeinen

Gaur [abenduak 16] zabalduko dituzte eta deskontuak egongo dira.

BizkaiaGarak Lekitto Bedarrari laguntzeko konpromisoa agertu du

BizkaiaGara boluntario sareko teknikariak Lekeitioko elkarteak egiten duena bertatik bertara ezagutu dute.

Dario Fo eta Franca Rameren testuen irakurketa dramatizatua, Mendexan

‘BIBA VOI: Dario Fo eta Franca Rame akorduan’ ikuskizuna domekan [abenduak 18] eskainiko dute, 18:00etan, Udal Aretoan. Emanaldia doan da. Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga dira aktoreak.

Gehiago