Gabonetan barrakak jarriko dituzte Markina-Xemeinen

Gaur [abenduak 16] zabalduko dituzte eta deskontuak egongo dira.

Markina-Xemeingo Udalak Gabonetan barrakak jarriko ditu ume eta gazteen gozamenerako. Hain zuzen ere, Uni frontoiaren eta herri liburutegiaren arteko zonaldean kokatuko dituzte eta gaur [abenduak 16] zabalduko dituzte eta urtarrilaren 8ra arte egongo dira erabilgarri.

Herriko Hemen Be Bai merkatarien elkarteagaz elkarlanean deskontuak izateko aukera aukera egongo da. Elkartearen saltokietan erosten dutenek euro bateko beherapena izango dute bidaia bakoitzean. Bidaia batek 3 euro balio ditu eta lau bidaiak 10 euro.