Markina-Xemeingo Udalak San Martingo ermita konpondu du
Udalak dirulaguntza eskatu du Bizkaiko Foru Aldundian lan horien gastua aurrera eramateko.
Markina-Xemeingo Udalak San Martin auzoko ermita konpondu du azken asteetan. Ermitaren teilatua hondatuta egon da, eta batez ere azke asteetan egindako euriak barruan kalteak eragin ditu. Hain zuzen ere, arazo horri konponbidea eman diote udal ordezkariek egindako lanekin. Udalak dirulaguntza eskatu du Bizkaiko Foru Aldundian lan horien gastua aurrera eraman ahal izateko.