Amumaren karakol txapelketa lehiatuko da abenduaren 17an, Lekeition
Parte hartzaileek errezeta bakarra aurkeztu dezakete Guria tabernan.
Amumaren karakol lehiaketa ospatuko da abenduaren 17an 14:00etan Eskolapeko Limonero enparantzan. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena Lekeitioko Guria tabernan hilaren 16a 22:00ak baino lehen. Parte hartzaileak adinez nagusiak izan beharko dira.
Izena ematen dutenek errezeta bakarra aurkeztu dezakete, ezin daiteke bat baino gehiago jarri. Zelan ez, osagai eta protagonista nagusia karakola izan beharko da. Parte hartu ahal izateko aurkeztu beharreko gutxieneko karakol kopurua 12koa da. Karakolak etxetik prestatuta ekarri beharko dituzte eta lehiaketa baino 12 ordu lehenenago utzi beharko dituzte Guria tabernan behin erabiltzeko tuper batean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez dira ontzia itzultzeaz arduratuko. Horrez gain, eskatu dute karakolek saltsa ugari izan dezatela.
Epaimahaia sukaldeagaz eta berriztapenagaz lotutako pertsonez eta gizarteko hainbat arlotako pertsonez osatuta egongo da. Hauek ontziak epaitu ahal izateko, errezetak zenbakitutako ontzietan jarriko dituzte. Epaimahaiak bere iritziaren arabera epaituko dute eta haien erabakia ezingo da atzera bota. Puntuaketetan berdinketa egon ez gero, hiru kidez osatutako herri epaimahaiak izendatuko du irabazlea.