Arnaldo Otegik solasaldia eskainiko du Markina-Xemeinen
EH Bilduko koordinatzaile markina-xemeindarren galdera eta kezken inguruan ariko da.
EH Bilduko koordinatzaile nagusia abenduaren 12an 19:00etan Markina-Xemeingo Esperantza aretoan egongo da. Koalizio abertzaleak buru nagusia erakarri herrira arte erakarri du Arnaldo Otegi. Iratxe Lasa herritarrak eginiko galderen bitartez, “markinarrok eta oro har euskal herritarrok kezkatzen gaituzten gaiak hartuko ditu ahotan”, adierazi dute antolatzaileek. Markina-Xemeingo EH Bilduk herritarrei bertaratzeko deia luzatu die.