Lekeitioko Udalak Eusko Jaurlaritzaren urrezko “Bikain” ziurtagiria jaso du
Euskararen normalizazioa bultzatu eta erabilera indartzeagatik jaso du ziurtagiria.
Lekeitioko Udalak urrezko “Bikain” ziurtagiria jaso du Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Euskararen normalizazioa bultzatu eta erabilera indartzeagatik Udalak egindako lanarengatik ematen duteen ziurtagiria da.
Hau lortzeko, ziurtagiriaren aztertzaileek udal eraikinak aztertu eta zerbitzuen euskararen erabilera ikertu zituzten. Emaitza oso ona izan da. “Herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuek euskara maila altua izatea garrantzitsua da hizkuntzaren normalizazioa eta erabilera sustatzeko eta, Lekeition, horrekiko apustu sendoa egiten jarraitzen dugu”.