Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Markina-Xemeingo Ernaik euskararen inguruko lanketa osatu du

Bideo baten bidez herriko eragile desberdinak elkarrizketatu dituzte haien iritziak eta hausnarketak jasotzeko.

Argazkia: Markina-Xemeingo Ernai
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2022/12/15

Markina-Xemeingo Ernaik lanketa desberdinak egin ditu ikasturte honetan eta Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko Eguna baliatuz, herriko euskararen inguruko ikerketa osatu du. “Beti esan digute Markina-Xemein eta Lea-Artibai euskararen arnasgunea dela, baina igarri dugu erabilera asko jaitsi dela azken urteetan”, nabaritu dute gazteek.

Herritarrak kontzientziatzeko kanpaina egin dute azken batean: «Herritarrak, eta gazteak batez ere, kontziente eta jakitun izan behar dira zein den gure arduraz euskarari dagokionez. Herria euskararen arnasgunea zein puntutaraino den aztertu behar dugu eta etorkizunera begira gure eginbeharrak zehaztu».

Hasteko, moskeo kanpaina bat abiatu zuten herriko hainbat tokitan kartelak jarri zituzten euskararen inguruko hainbat datu zabaltzeko asmoz. Ondoren, bideo bat grabatu zuten. Bertan herriko hainbat eragilek, adin eta genero desberdinekoak, euskararen inguruko hainbat galdera erantzuten dituzte, eta oro har, hizkuntzarekiko hausnarketak plazaratzen dituzte.

Belaunaldi berrietan jarri dituzte erdigunean, ikus-entzunezkoak kontsumitzeko moduan batez ere. “Erabilera jaitsi da bai, baina kezkatzen gaituena euskararen kalitatea da, hori da eragileek igarri eta azpimarratu dutena. Mundu globalizatu honetan sare sozialek informazio iturri moduan hartu duten garrantzia ikusita, jasotzen dugun informazio kopuru handia gaztelerazkoa da. Berdina gertatzen da ikus-entzunezkoetan. Gero, eragin zuzen horregatik gazteak inkontzienteki gaztelera pasatzen dira”.

Azkenik, azken egunetan mural bat marraztu dute “euskeriek eitxen gaitsu aske” mezuagaz: “Euskara delako amesten dugun Euskal Herri askera bidean beharrezko giltza. Euskarak egiten gaitu aske. Zaindu eta erabili daigun gure hizkuntza. Oin eta hemen, eginzu euskaraz Markina-Xemeinen!”.

 

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.