Bingen Markesek eraman du Isuntza Arraun Elkarteak zozkatutako saria
Isuntzak txahala edo 1.200 euroko saria zozkatu zuen Lekeitioko Santo Tomas Azokan.
Bingen Markesek irabazi du Lekeitioko Isuntza Arraun Elkarteak egindako txahalaren zozketa. Isuntzakoek jakitera eman dutenez, zozketan saritutako lehen zenbakia 7.238 zenbakia izan zen eta ordezkoa, berriz, 3.867 zenbakia izan zen. Isuntzak txahala edo 1.200 euroko saria zozkatu zuen Lekeitioko Santo Tomas Azokan. Aurten iaz baino 200 euro gehiagoko saria egon da.