Nahia Quincocesek Euskadiko Eski Txapelketa irabazi du, Candanchun. Gainera, Hego Euskal Herriko Mendiko Eski Kopako lehendabiziko liderra da mendexarra. Datorren asteburuan Espainiako Txapelketa lehiatuko du, Panticosan, Euskal Selekzioak deituta.
Itsasoari eta portuari lotutako lanetan dabiltzan 20 emakumeren testigantzak batu dituzte, horietatik hamahiru Lekeitio eta Ondarroako emakumeenak dira.
Hiru baserritako 11 ume eta horien familiak dira arazoa jasaten ari direnak. Euren eskubidea bermatzeko exijitzen dute. Ziortza-Bolibarko Udalak kaltetutako familiek aurkeztutako mozioa aho batez onartu eta Hezkuntza Sailagaz harremanetan jartzeko konpromisoa hartu du.
Aurten apirilaren 10etik 15era bitartean egingo da arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea, Aulestin.
Teideko igoera eta jaitsiera burutu ditu 6 ordu eta 41 minutuan, lehen emakumea izan da marka zazpi ordutik jaitsi duena.
Julen Alberdi 'Txikia IV.' eta IƱaki Azurmendi izan dira nagusi Sherpa.ai Binakako Aizkolari Txapelketan.
Arrantza eskola berriak sektorea bultzatzea ahalbidetuko du, zehazki, Lea-Artibai eskualdean.
Otsailaren 18an herri bazkarian elkartuko dira etxebarritarrak frontoian.
Urtarrilaren 17an, 20 metro inguruko zatian, bideak behera egin zuen eta bide erdian arrakala bat agertu zen.
Eguenean [otsailak 2] 19:00etan izango da bilera Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Ondarroako Udaletik jakinarazi dutenez "igogailua bi lagunek matxuratu dute".
Ekimena ETX kultur elkarteak antolatuta egin zen zapatuan [urtarrilak 28]. Hogei ume inguruk eta beste horrenbeste nagusik parte hartu zuten.
Atzo [urtarrilak 29] hirugarren jardunaldiko beste hiru partida jokatu ziren.
Barikuan [otsailak 3] jarri dute hitzordua herriko hainbat gaietaz hitz egiteko.
Etxanok esan du lekukoa "ideia eta proposamen berriak aurkeztuko dituen hautagai bati" utziko diola. Jeltzale ondarrutarrek esan dute alkategaia aukeratzeko prozesua abian jarrita daukatela.