EH Bilduko Arkaitz Rodriguezek solasaldia eskainiko du Lekeition
EH Bilduko legebiltzarkideak koalizioaren etorkizuneko erronken inguruan ariko da.
Lekeitioko EH Bilduk Arkaitz Rodriguez eusko legebiltzarreko legebiltzarkideak solasaldia antolatu du. Hitzordua urtarrilaren 18an da 19:00etatik aurrera kultur etxeko Azkue aretoan. Koaliziotik jakinarazi dutenez, parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Rodriguezek EH Bilduren etorkizuneko erronken inguruan ariko da: “Hasteko koalizioa non dagoen aztertuko du, bai Euskal Herrian, Espainiar Estatuan eta munduan. EH Bilduk helburu estrategikotzat dituenak lortzeko jarraituko beharrezko ildoak azalduko ditu”.