Mallabian jokatuko da II. Neguko Bolak txapelketaren bigarren jardunaldia
Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian jokatu zen MX3T taldeak antolatutako lehen jaurtialdia Pedro Gomez nagusitu zen.
Markina-Xemeingo MX3T hiru txirlo taldeak II. Neguko Bolak txapelketa aurrera darrai. Bigarren jardunaldia zapatuan [urtarrilak 14] jokatuko da Mallabiko Goita bolatokian 18:30eatik aurrera. Hasiera batean 17:00etan hastea zegoen aurreikusita, baina ordutegia atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.
Lehendabiziko jaurtialdia Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian jokatu zen eta Asola Berri taldeko Pedro Gomez ermuarra nagusitu zen zortzi txirlo botata. Hirugarren eta azken jardunaldia, hau da, final handia, hilaren 21ean jokatuko da Markina-Xemeingo Barinaga auzoko BariƱa bolatokian San Anton jaietako egitarauaren barruan.