Markina-Xemeingo ikasgelako txartelak berrizteko azken eguna urtarrilaren 31 da
Ezinbestekoa da txartela berriztea ikasgela erabiltzen jarraitu ahal izateko.
Markina-Xemeingo ikasgelako erabiltzaileek txartelak berriztu behar dituzte otsailetik aurrera zerbitzua erabiltzen jarraitu ahal izateko. Hain zuzen ere, urtarrilaren 31 da azken eguna txartela berriztu ahal izateko. Lea-Artibai Amankomunazgoan berriztu behar dira txartelak 09:00etatik 14:00etara. Jakinarazi dutenez, “ezinbestekoa” da txartela berriztea ikasgela erabili ahal izateko.