Antonio Ibarluzea nagusitu da II. Neguko Bolak txapelketako bigarren jardunaldian
Ibarluzeak Mallabiko Goita auzoan lortu zuen garaipena zapatuan [urtarrilak 14].

Markina-Xemeingo MX3T taldeak antolatutako II. Neguko Bolak hiru txirlo bola joko txapelketa aurrera darrai, eta jardunaldi bakarra falta da amaierara heltzeko. Final handia zapatuan [urtarrilak 21] jokatuko da 16:00etatik aurrera. Markina-Xemeingo Barinaga auzoko Bariña bolatokian.
Aurtengo txapelketa hiru jaurtialdira luzatu da, eta hain zuzen ere, bigarrena jokatu zen joan den zapatuan [urtarrilak 14] Mallabiko Goita auzoan. 44 bolarik parte hartu zuten eta denen artean onena 89 urteko Antonio Ibarluzea izan zen, bost txirlo bota zituen. Ibarluzea Xabier Anitua eta eta Udai Zelaiaren aurretik geratu zen berdinketa apurtzeko jaurtialdian. Jose Antonio Nuñez izan zen laugarren lau txirlo botata.
Sailkapen orokorrari dagokionez, eta final handiaren faltan, Pedro Gomez mantentzen da lidergoan guztira hamaika txirlo botata. Bigarrena Alex Campos da hamar txirlogaz eta hirugarren Udai Zelaia bederatzi txirlogaz. Horrenbestez, berdintasunaren aurrean, Barinagako bolatokian erabakiko da II. Neguko Bolak txapelketa.
Antolatzaileek esker bereziak eman nahiizan dizkiete egindako lanagatik Mallabiako Zumarra elkarteari.