Urtza Alkorta Ondarroako EH Bilduko alkategaiak “txikitasunetik handitasunera” jo nahi du
Zapatuan [urtarrilak 14] egin zuen proiektuaren aurkezpen ekitaldi ofiziala Latxanbre plazan.

Urtza Alkorta Ondarroako EH Bilduko alkategaia “gogotsu eta ilusioagaz” agertu zen. “Txikitasunetik handitasunera” egiteko bidea jo zuen. Gauza txikietatik “lorpen handiak” lortu ahal direla nabarmendu ziren eta horretarako txikitatik parte hartu duen koruaren adibidea jarri zuen.
Era berean herriko zaintza-sarearen lana nabarmendu eta goraipatu zuen, “ondarrutarren arteko elkarlanaren seinale”. Horrez gain, elkarrekin “gauza ederrak” egiteko gai izango denaren konbentzimendua agertu zuen: “Denok merezi dugulako bizitza duin bat, horretarako abante Ondarroa!”.