Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Bereziak
    • HAUTESKUNDEAK 2023
    • GEUREAN BAI ZERBITZU GIDA
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Josu Arrizabalagak osatutako 'Ondarruko Hiztegixe' kontsultatzeko aukera dago

Ondarroa
EuskaraGizartea

Ondarroako hitz eta esaera zaharren bilduma osatu eta herritarrei eskuragarri jartzeko webgune berria jarri du martxan.

2023/01/24
Naia Arantzamendi

Ondarru berbetan  webgunea martxan jarri du  Josu Arrizabalaga Basterretxea Zarautzen bizi den ondarrutarrak. ‘Ondarroako hiztegia’ landu du,  hitz eta esaera zaharren bilduma osatuz, eta herritarrei eskuragarri jartzeko webgunea eskuragarri jarri du. Webguneak  Ondarroako erabiltzen diren eta erabili izan diren berba, lokuzio, esaera, eta metaforak eskaintzen ditu. Gainera, bilaketak modu irisgarri batean egin daiteke, eta orrialdeak deskargatzeko aukera ere eskaintzen du.

Arrizabalaga egilearen esanetan “webgune honek Ondarroan erabiltzen diren eta erabili izan diren berba, lokuzio, esaera, metafora eta abar eskaintzen dizkizu. Ondarroa duela gutxi arte erabat eta osorik izan da arrantzale herria, horregatik, bertan garatu den berbetak itsasoa eta arrantza izan ditu zimentarri eta ardatz”.

Transmisioa soilik ahozkoa denean, hizkuntza ahulduz eta galduz joan ohi dela abiapuntu hartuta, lanean hasi zen Arrizabalaga. “Belaunaldi batek hurrengoari eskaintzen dionetik, honek ez du guztia jasotzen bere osotasunean. Gure herriko bizimodua azken urteetan arrunt aldatu denik ezin ukatu. Sasoi batean gazte gehienek itsasoari so bizi ziren bitartean, orain garbi dago beste bide batzuk hartzen dituztela. Joera honek hizkuntzan ere izan du eraginik”.

Arrizabalagaren gurasoek erabiltzen zituzten hizkuntza baliabideak eta berak eta bere belaunaldikoak erabiltzen zituztenak ezberdinak zirela erreparatu zuenean, berbak jasotzeari ekin zion: “Batez ere berbak jasotzen nituen. Horregatik idazten hasi nintzenean lanari hiztegi forma eman nion”. Ez dira, ordea,  berbak soilik jaso dituenak, testigantza eta istorioak daude atzetik, ingurukoei galderak egitean grabagailua martxan jarri eta testigantzak jaso baizituen. “Ez nintzen ohartzen berbak, lokuzioak eta esamoldeak jasotzean horien testuinguruaren testigantza ari nintzela gordetzen, hots, gure aurrekoen bizitzarekiko eta munduarekiko ikuspegia, bizi izan zuten erlijioaren eragina, ohiturak, kezkak, lana, giro politikoa, hitz batean, beren pentsamoldea, portaera eta bizimodua”.

Hortaz, urteetako lana oinarri harturik, Ondarroako hitz eta esamoldeen bilduma aberatsa jasotzeaz gain, Ondarroako herritarren testigantzak daude bilduta lanean, eta eskuragarri daude nahi duen orok kontsultatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

    Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 94-684 44 36
    • lea-artibai@hitza.eus
    • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.