Markina-Xemeingo Udalak opera ikusteko irteera antolatu du
Bilboko operak otsailaren 21ean 19:30ean eskainiko dugu Giacomo Pucciniren ‘Tosca’ opera.
Markina-Xemeindarrek Giacomo Pucciniren ‘Tosca’ opera ikusteko aukera izango dute Markina-Xemeingo Udalaren eta Bilboko ABAO operaren eskutik. Hain zuzen ere, emankizuna zuzenean ikusteko irteera antolatu du udalak. Opera otsailaren 21ean da 19:30eatik aurrera Bilboko Euskalduna jauregian.
Pucciniren ‘Tosca’ operak bi ordu eta 25 minutuko iraupena du. Antzezlan oso famatua da Italian, eta bertan 1800eko ekainaren 14an Napoleonek austriarrak mendean hartu zituen Marengoko guda azaltzen da.
Aldez aurretik, berriz, izena eman beharra dago. Bi eragileen arteko lankidetzari esker arkina-xemeindarrek prezio berezia izango dute sarrera. 35 euro balio du eta sarreragaz batera garraioa dago barruan. Otsailaren 21ean autobusa 18:00etan aterako da herriko autobus geltokitik.
Interesa dutenek otsailaren 8ra arte dute epea izena eman ahal izateko udaletxeko Berton bulegoan.