Etxebarriko Udalak VIII. film laburren lehiaketa antolatu du
Lanak aurkezteko epea uztailaren 17an amaitzen da.
Etxebarriko Udalak zortzigarren aldiz antolatu du film laburren lehiaketa. Aurtengo gaia euskal umorea da eta entregatzeko epea uztailaren 17ean amaituko da, udaletxeko harrera bulegoan. Lanak euskarazkoak izan beharko dira, hiru eta hamar minutu bitarteko iraupena izan beharko dute eta formatuari dagokionez, 1920*1080 full HDkoa izan beharko da eta pendrive batean eman beharko dute parte hartzaileek.
Film labur irabazlea uztailaren amaieran emango dute jakitera, herria Santixau jaietan barneratzen denean. Epaimahaia talde bakoitzeko ordezkari batez egongo da osatuta eta hauek originaltasuna, barregarritasuna, teknikoki bere egokitasuna eta gaiarekin zerikusia duen ala ez aztertuko dute. Sariei dagokionez, irabazleak 300 euro poltsikoratuko ditu, bigarrenak 200 euro eta hirugarrenak 100 euro. Jakinarazi dutenez, parte hartzailea denek jasoko dute saria.