Lekeitioko Galarrena kultur elkarteak bertso afaria antolatu du
Sustrai Colina urruñartarra eta Onintza Enbeita muxikarra ariko dira kantuan.
Lekeitioko Galarrena kultur elkarteak bertso afaria antolatu du otsailaren 10erako 21:00etatik aurrera herriko Ekaitz elkartean. Sustrai Colina urruñartarra eta Onintza Enbeita muxikarra ariko dira kantuan hurbiltzen diren guztientzako. Jon Akarregi egingo ditu gai jartzaile lanak afarian.
Aldez aurretik, berriz, izena eman beharra dago jesartzeko lekua izan ahal izateko. Horretarako, antolatzaileek jakinarazi dutenez, txartelak erosi behar dira. Galarrena kultur elkartearen egoitzan eta Gallo tabernan jarriko dituzte salgai bihartik [otsailak 26] aurrera eta otsailaren 5era arte bitartean. Bertso afariak 20 euro balio ditu herritarrentzako eta ikasle eta langabetuentzako prezio berezia ezarri dute 15 eurotan.
Antolatzaileek herritarrei parte hartzeko deia egin diete: «Mobidu popia».