Lilatoira joateko autobusa jarri du Markina-Xemeingo Udalak
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketan izena eman behar da autobusean joateko.
Martxoaren 5ean milaka eta milaka emakume elkartuko dira Donostian Lilatoian parte hartzeko. Beste urte batzuetan bezala, asko izango dira korrika egitera joango diren markina-xemeindarrak. Hain zuzen ere, horregatik, udalak autobusa jarriko du. Martxoaren 5ean 08:30ean dago zehaztuta irteera ordua eta itzulerakoa 18:30ean.
Izena emateko epea zabalik dago eta otsailaren 9an amaituko da 13:00etan, edo jesarlekuak agortu arte. Udaletxeko Berton bulegoan eman behar da izena. Lasterketako izen-ematea 13 eurokoa da eta autobusekoa 5 euro erroldatuentzako eta 10 euro erroldatu gabeentzako.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lasterketan izena eman behar da autobusean joateko. Era berean, Lilatoiko kamiseta autobusean bertan jaso dezakete horrela nahi dutenek.