Markina-Xemeingo EH Bilduk herri batzarrean emango du jakitera hauteskundeetarako zerrenda
Barikuan [otsailak 3] jarri dute hitzordua herriko hainbat gaietaz hitz egiteko.
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeak gero eta hurbilago daude eta Markina-Xemeingo EH Bildu mugitzen hasi da. Abiapuntua herri batzarra izango da, barikuan [otsailak 3] 19:00etatik aurrera herriko kultur aretoan. Koalizioko alderdikideek jakinarazi dutenez, hainbat gai jorratuko dituzte: “Testuingurua aztertuko dute, herri programa azalduko dute eta hauteskundeetarako zerrendaren aurkezpena egingo dute”.