Salgai daude Etxebarriko inauterietako herri bazkarirako txartelak
Otsailaren 18an herri bazkarian elkartuko dira etxebarritarrak frontoian.
Gogotik ospatzen dituzte inauteriak Etxebarrian, oso parte hartzaileak dira desfileagaz eta batez ere herri bazkariagaz. Gainera, aurten ohi baino gogo gehiagogaz hartuko dute bazkaria azken urteetan pandemiagatik bertan behera geratu ostean. Iaz, adibidez, udalak ohiko egitaraua aldatu behar izan zuen.
Aurten ostera ere ohiko egitarauari eutsiko diote, otsailaren 18an 14:30ean mahaiaren inguruan elkartuko dira etxebarritarrak frontoian. Herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko otsailaren 10era arte udal bulegoan. 18 euro balio du tiketak. Menua paella mistoa, oilasko izterra txanpiñoiekin eta jogurta izango da.