Salgai daude 'El musical de los 80s 90s' ikuskizunerako sarrerak
Emanaldia Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan ikusi ahalko da otsailaren 17an, 20:30an.
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak aurten hamar urte betetzen dituela eta, ikusleei orain arte zinema aretoan eskaini gabeko ikuskizunak eskaintzen saiatuko direla esan dute. Hala, otsailaren 17rako (20:30ean) musikal bat eskainiko dute: El musical de los 80s 90s. Ikuskizunerako sarrerak salgai daude, Internetez, Zerbyte informatika dendan edo ikuskizunaren egunean Ikusgarriko txarteldegian. Sarrerak 15 euro balio ditu.
Lekeition ikusi ahalko den musikala Espainiako hainbat lekutan egon da: Sevilla, Malaga, Leon, Cadás, Madril…
Sinopsia. Taberna baten inaugurazioa aitzakia legez hartuz, 25 urte atzerago ikasketak amaitu zituzten institutuko lagunak elkartuko dira. «Bacalau bezala ezagutzen den sasi-musika abiapuntutzat hartuz, 80. eta 90. hamarkadak elkarrekin bizi zituzten lagunak batuko dira; garaiko gazteriak zuen musikarik onenaren erritmoak gogoratzeko bilduko dira, sare sozial gabeko gizartea zela ahaztu gabe».