Tarine musika eskola Burbuila Musikalak eskaintzen hasiko da
Berriatuko eta Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskola musika tresna ezberdinen entzunaldiak (Burbuila Musikalak) eskaintzen hasiko da datorren astean. Bost egunetan bederatzi emanaldi eskainiko dituzte. Emanaldi guztiak Tarineren egoitzetan izango dira; Berriatuko egoitzan (Zeharbide kalea, 5) hirugarren gelan izango dira saioak, eta Markina-Xemeingoan (Arretxinaga, 22) bigarren solairuan. Aurreratu dute ikasleek emanaldiak bakarka edo bikoteka eskainiko dituztela.
Saioak
- Markina-Xemein
- Otsailak 6 (astelehena).
- 17:30: Pianoa, gitarra eta biolina.
- 19:00: Txikitixa eta gitarra.
- Otsailak 9 (eguena).
- 17:30: Gitarra eta baxu elektrikoa, eta trikitixa eta txistua.
- 18:30: Pianoa.
- Otsailak 10 (barikua).
- 18:45: Pianoa eta flauta, eta klarinetea eta saxofoia.
- Otsailak 15 (eguaztena).
- 18:00: Trikitixa eta bateria.
- Otsailak 6 (astelehena).
- Berriatua
- Otsailak 9 (eguena).
- 18:15: Pianoa, gitarra eta bateria.
- Otsailak 13 (astelehena).
- 18:00: Trikitixa eta pianoa.
- 19:30: Gitarra eta baxu elektrikoak, eta pianoa.
- Otsailak 9 (eguena).