Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako hitzaldia, Zabielen
Eguaztena [otsailak 8] izango da, 18:00etan, Zabiel kultur etxean.
Treba gurasoak: familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabal adituak; komunikazio ez bortitzeko trebatzaile, psikopedagogo, Gizarte Hezkuntzan diplomatu eta haur-masajeko hezitzailea. Haurren eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioa eguaztenean [otsailak 8] izango da, 18:00etan, Zabiel kultur etxean.
“Presak, ordutegiak, betebeharrak, espektatibak… gure onetik ateratzeko baldintzetan murgilduta bizi gara. Saihesgarriak direnei aurre hartu eta saihestezinak direnak kudeatzeko pilulek, egunerokotasuna eramateko arintasuna eskainiko digute”. Saioan parte hartzen dutenek gatazka eta estres maila altua izatera eramaten dituzten elementuak ezagutuko dituzte, baita egunerokotasunean gatazkak gutxitzera eta daudenak kudeatzera eramateko gakoak ezagutu ere bai.