Bizi testamenduari buruzko hitzaldia, Ondarroan
Aurretiazko borondateen dokumentua edo bizi testamenduari buruzko hitzaldia eskainiko dute, Ondarroako Osasun Zentroko mediku eta erizainek. Ondarroako Udalagaz batera Ondarroako Osasun Zentroak antolatutako hitzaldia, bi hitzordutan banatu dute. Lehenengoa eguenean [otsailak 9] izango da, 19:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.
Lehengo saioan dokumentua zer den azalduko dute eta etxera eramateko adibide bat banatuko dute. Bigarren saioa, berriz, otsailaren 16an [eguena] izango da, eta bertan, dokumentua betetzen lagunduko zaie bertaratzen direnei.