Ondarroako Andrabandan parte hartzeko ikastaroa egingo dute
Bost saio egingo dituzte: otsailak 25, martxoak 18, apirilak 22 eta maiatzak 6 eta 20. Interesatuek aurretiaz izena eman behar dute.
Beste behin ere Ondarroako Andrabanda Feministak taldera jende gehiago batzea nahi du. Horretarako, ikastaro bat antolatu dute, bost saiotan banatuta; ikastaroa 16 urtetik gorako herritar feministei deituta dago. Saioak ondoko egunetan izango dira: otsailak 25, martxoak 18, apirilak 22, maiatzak 6 eta maiatzak 20. Saio guztiak Etxelilan izango dira, 10:00etatik 14:00etara.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek etxelila@ondarroa.eus helbidera idatzi edo 94-613 40 08 telefono zenbakira deitu behar dute (martitzenetik barikura, 16:30etik 20:30era bitartean). “Animatu eta etorri! Ondo pasatuko dugu eta zabal hartuko zaitugu”, esan dute Andrabanda Feministako kideek.
Iaz, esaterako, ikastaroaren lehenengo saioan hamabi parte hartzaile batu ziren, lau lehendik Andrabandako kide zirenak eta gainerako zortzirak berriak. Goiz ederra pasatu zuten. Behean iazko ikastaroko argazki galeria:


































